Kapitain Hautaketa

Arratsalde on

Abenduaren 31 arte, Jaizubiako Kapitain  izateko hautagaiak presentatzen ahal dira.  Gure barneko arauetan jarrita dagoen bezala,  hona hemen kandidaturak nola aurkeztu behar diren, eta hautagaiek zer nolako baldintzak bete behar dituzten  :

12. ARTIKULUA

Kapitainaren aukeraketa:

  • Mandatuak, bost urtekoak izango dira. Komisioak, Kapitaina bere postutik kentzeko ahalmena dauka, Konpainiaren funtzionamendu ona ez izateko arriskua dagoenean. Hau, urte batetik bestera egiten ahal izango du, Kapitainari esan ondoren.
  • Kapitainak, mandatuaren azkeneko urtean, Konpainiari komunikatu dio Irailaren 8an, horrela Konpainiako norbaitek bere kandidatura aurkezteko.
  • Kandidaturak aurkezteko epea, Alardeko hurrengo egunetik, urte bereko Abenduaren 31 arte.
  • Konpainiako Komisioak, Kapitain izateko kandidaturak jasoko ditu. Komisioak ere, zeintzuk baliogarriak dira erabakiko du.
  • Kandidatura bat baino gehiago baldin badago, bozkapen bat programatuko da Urtarrilaren 31 baino lehen (Gehiengo sinplea)
  • Komisioak, Kapitain berria izateko aukeraketaren lekua eta data beri emango du.
  • Kapitain aukeraketaren bozkatzeko, azken 5 urteetan desfilatu behar izango da, eta Konpainiako zentsuan egon behar da.

13. ARTIKULUA

  Kapitaina:

  • Kapitaina, Konpainiako goreneko autoritatea da.
  • Konpainiak aukeratzen du, bozketa baten ondoren (Gehiengo sinplea), hautakide bat baino gehiago baldin badago.
  • Kapitainak, bere Agintariak aukeratzen ditu (Banderadun Sarjentua izan ezik), bere mandatuan zehar berarekin egongo direnak, nahiz eta edozein urtetan pertsonak modifikatzen ahal dituen.

Kapitaina izateko, nahitaezko baldintzak:

  •  Auzoan jaioa, edo behintzat, azken 15 urteetan Auzoko bizilaguna.
  • Euskara maisutasunez menderatzea.
  • Konpainian, gutxienez 10 urtez desfilatu izana.
  • Gutxienez, 30 urte kunplituak izatea bere lehen Alarde egunean kapitain bezala.
  • Antolatzeko eta ordenatzeko dohainak izatea.
  • Alardean, diziplina eta jarrera ona demostratu izana.

Kandidaturak ere, gure mailera bidaltzen ahal dira : jaizubia@jaizubia.com

Compañia

Asociación cultural "Compañia Jaizubia" del Alarde de Hondarribia

 

Inicio de sesión