Agur, Gaspar

Arratsalde on

Asteburu honen hasieran Gaspar Olazabal Martiarena, "Oilurta"-ren heriotza jakin genuen. Web orri honetatik  azken agurra ere eman  nahi diogu.

Gaspar oso pertsona garrantzitusa izandu da gure Konpainiarentzat. Orain dela urte batzuk, Konpainiak laguntza behar izan zuenean hor egondu zen eta berari esker gure Konpainiak ez zuen hutsik egin eta urtero atera zen Alardean. Joan den urtean, Konpainiako entsegu batean, merezitako Omenaldia egin genion

.

Alardea asko maite zuen, eta denok  gordeko dugu bere zaldi gaineko irudia (48 Alardetan atera zen Jeneralaren laguntzaile bezala), beti miresgarri eta beti dotore.

Bere alaba Lurdes (1976)  eta bere iloba Nerea (2009) , Jaizubian atera ziren Kantinera moduan , eta bere semea Gaspar ere gurekin ateratzen da Konpainian. Jaizubiako Konpainiako Familiak bat egin nahi du beudekin eta bere senide guztiekin momentu zail hauetan.

ESKERRIK ASKO GASPAR, BETI GURE BIHOTZETAN!

Jaizubian, 2014ko Azaroaren 17an

Compañia

Asociación cultural "Compañia Jaizubia" del Alarde de Hondarribia

 

Inicio de sesión