Auzoa
Jaitzubia, Hondarribiako hiritik urrutien aurkitzen den auzoa da. Bere azalera 8.940.858 m² koa da eta bertan 800 biztanle inguru ditu, 435 golf-eko eremuan bizi direnak eta 370 bestelako baserri eta etxeetan( Udaleko Estatistika Saileko datuak). Jaizkibelgo magaletan kokatzen den lurraldea da, Lezo, Irun eta Hondarribiko auzoak diren Arkolla, Mendelu eta Gornutz mugakide ditu.
Hondarribiko historiari begira, auzoei buruz hitz egiten den aurreneko dokumentu idatzitan (1568 urtean), Gornutz eta Jatizubia auzoak bakarrik agertzen ziren. Ondorengo dokumentuetan ere, beti Jaitzubia auzoa aipatzen da, beraz Jaizubia auzoa, betidanik Hondarribiko auzo bezala agertu dela esaten ahal da. 2001. urtean, Hondarribiko Udalak, Hondarribiko auzoen izenak eta mugak finkatu zituen : Alde Zaharra, Amute-Kosta, Akartegi, Arkolla, Gornutz (Montaña), Jaitzubia, Mendelu, Portua, Puntalea eta Zimizarga (Udaleko web orritik ateratako datuak). Euskaltzaindiak Jaitzubia bezala idatzi behar dela gomendatzen du , eta ez Jaizubia. Onartuta dago haitz + zubia direla Jaitzubiaren osagaiak. Beraz, harkaitz-zubia da Jaitzubiaren esanhaia. Hitzaren hasierako j kontsonantea, aspirazio zaharraren eratorbidearen ondorio da.
Historian zehar, nekazaritza beti izan da auzoan pisu handiena izan duen sektorea. Oraindik ere, XV. mendean aipatzen diren baserri batzuk bertan jarraitzen dute.Azken urte hauetan, auzoaren irudia zeharo aldatu da lurralde gehienetan. 1960. urtean, Inmobiliaria Jaizkibel S.A. enpresak, zazpi baserri erosi zituen, lur eta guzti, eta bertan Golf bat eraiki zuten. Zazpi baserri horiek hauek izan ziren : Artxano, Baxillertegi, Bordaberri, Bordagain, Etxakola, Idurmendieta eta Landagorrieta (eta Irungo beste bi, Semereoneberri eta Olotza). Baserri hauen lurretan eraiki ziren golfeko zelaia, jatetxea, piszina, hípica eta abar.
Auzokoen topaketa gunerik nagusia auzoko elkartea da.El kartea, orain dela 30 urte inguru eraiki zen, eta azken urte hauetan Frontoia gehitu egin zaio. Bertan ospatzen dira urtero, Abuztuaren 15ean auzoko jaiak, Ama Birjinari omenezko ospakizunak.Bertatik ere, urteroIrailaren 8an, Jaizubiako konpainia habiatzen da Hondarribira, Alardean parte hartzeko asmoz.